Oraingoz 632 haurrek jaso dute txertatzeko hitzordua Debagoienean

0
412

Arrasateko osasun-zentroan, Osakidetzak zapatu honetan ekingo dio 9 eta 11 urte arteko haurrak txertatzeari.

Argazkia: MB Artxiboa.

Debagoieneko ESIk gaur jakitera eman du 9, 10 eta 11 urteko haurrak zapatu honetan (abenduak 18) txertatzen hasiko dela.

“Gure ESI-ra bideratutako txerto kopuruarekin, txertaketak larunbatero egingo lirateke. Oraingoz 632 neskatila-mutilek jaso dute hitzordua”.

Txertaketak aurrera eramango dira “Oñati, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko Osasun Zentroetan, goizez eta arratsaldez, biztanle kopuruaren arabera, Osasun Zentro bakoitzari dagokion dosi kopuruaren arabera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen