“Eguerdian 400 grabazio eginda, arratsaldeko helburua da 600 egitea”

0
1407

Gaitu Eguna martxan da, Arrasateko GEIKEk antolatuta, ahozko teknologiek ere euskaraz funtziona dezaten. Herritar ugari horretan aritu da, bakoitza bere mobilarekin, ahozko grabazioak egiten.

Lehen, 3. eta 8. argazkiak: GEIKE.

Erronka Arrasaten 1.000 esaldi grabatzea da, eta horretarako eguna gaurkoa dugu, urtarrilaren 26a (ostirala).

Eguerdian parte hartu duten herritarrek 400 grabazio inguru egin dituzte, eta hortaz arratsaldeko saioko helburua da 600 grabazio gehiago lortzea.

“Arratsaldean Seberotik pasatzera eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu” egin die dei GEIKEk herrikideei.

Pertsona bakoitzak bere mugikorrarekin grabazioa egiten du, eta herritarren parte-hartze hauekin, ekimen kolektiboa aurrera eramaten da.

Erabilitako plataforma Common Voice dugu, software librea baliatuz. Egun, euskarazko datu sortan, 615 ordu inguru daude grabatuta, 177.164 esaldi inguru. Katalanezkoan, 3.730 ordu eta 1.211.381 esaldi.

Arratsaldeko saioa 17:00etatik 20:00etara izango da, Seber Altuben bertan, eta GEIKEko langileek lagunduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen