Oraindik plaza libreak daude ingelesezko literatur solasaldietan

0
456

Arrasateko Bibliotekak urtero antolatzen dituen literatur solasaldien barruan, aurten ingelesez gozatzeko aukera ere izango da.

Literary Gatherings-en helburua da aldez aurretik irakurritako liburu bat edo ikusitako pelikula bat komentatzea taldean elkartuta, eta hiztun natibo batek bideratuta. Oso ariketa ona da hizkuntza praktikatzeko, bertan lantzen baitira irakurmena, entzumena eta ahoskera. Ez dago zertan ahozko maila altua izan behar, aukerakoa baita hitz egitea.

Oraindik plaza libreak daude, eta animatu nahi dituzte herritarrak parte hartzera. Izena eman daiteke Bibliotekan bertan edo online, web orrian.

· Literary Gatherings (ingelesez)

  •  2 November, Tuesday: ‘Beloved’, Toni Morrison
  • 14 December, Tuesday: ‘The Bookshop’, Penelope Fitzgerald
  • 1 February, Tuesday: ‘Chernobyl’ (TV series)
  • 22 March, Tuesday: ‘Translations’, Brian Friel
  • 10 May, Tuesday: ‘Machines like me’, Ian McEwan

Ordutegia: 18:30-20:30
Koordintzailea: Olwen Mears

Hemen izena emateko lotura eta egitaraua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen