Oraindik plaza libreak daude Ekin Emakumeak elkarteak antolatzen dituen Joskintza eta Tao ikastaroetan

0
367

Ekin Emakumeak elkarteak bere jabekuntzarako ikastaroak martxan jarriko ditu berriz ere Pazko osteko astean. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira Joskintza eta TAO ikastaroetan.

JOSKINTZA ( Ostegunetan 16:30-18:30 plaza 1 libre, ostegunetan 18:30-20:30 3 plaza libre):

“Etxean, bazter batean, ahazturik duzun josteko makina hori martxan jarri nahi?

Gauza berriak sortzeko gogoz?

Ekin Emakumeak elkartean duzu aukera paregabea.”

TAO ( Hilean behin, 18:30-20:30etara, 6 plaza libre):

“Zure burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipen bilakatu eta barne bakea lantzeko momentuan bazaude … ezin duzu ikastaro hau galdu!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen