Egoitzako Zuzendaritzak azaldu digu “gaur (asteazkena) 14 egoliarrei probak egin dizkietela, eta espero dugu probetan negatibo ematea”.
Argazkia: Ahal Dugu Arrasate.
Egoitzako zuzendaria Olatz Etxabek azaldu du “proben emaitzak ostiralean jakingo ditugula, eta espero dugu 14ek koronabirusaren proban negatibo ematea”.
Zuzendariak baieztatu digu “egoitzan egoera hobetu eta lasaitu” dela, baina “gaur egoiliar bat zendu da” eta ondorioz orain arte 25 zendu dira. Horietako bi Eibarko Ospitalean.
Oro har, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman berri ditu atzo arte lurraldean koronabirusak egoitzako pertsonen artean izandako eraginaren datuak.
Atzo arte ere, Gipuzkoan orokorrean 274 egoiliar sendatuak ziren, 163 hilak ziren eta 112k jarraitzen zuten diagnostiko positiboarekin.
Covid-19aren aurka, Aita Menni Ospitaleak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, formakuntza saioak eman dizkie azken egunetan.
Era berean, herenegun eta atzo artean lurraldeko hainbat egoitza berriro desinfektatu zituzten, tartean Aretxabaletako GSR eta Eskoriatzako Jose Arana. Arrasateko Iturbiden ere desinfekzio-lanak egiten dituzte.
Animo Covid-19aren aurka eta bizitzaren alde lanean diharduten guztiei!