Bidea eginez gozatzearen filosofia barneratuta, Sasoibideko lagunak ez dira geldirik egotekoak eta Aste Santuko oporretako ajeak gainetik astintzeko inguruko paraje interesgarrietara sei irteera prestatu dituzte apirilerako. Lehena asteazken honetan izango da, Bergara-Amatiñoko bazterrak zeharkatuz, eta hortik aurrera, asteazken arratsalde eta ostegun goiz guztietan, giro ederrean, giharrak askatu eta txango interesgarriak osatzeko modua izango da, konpainia ederrean.





