Oporren ondoren, LEK-en azken txanpa ekintzaz beteta dator

0
236

Testua eta argazkiak: Leintz Eskola Kirola

Aste santuetako oporretaz disfrutatu ondoren, LEK bueltan da ikasturteko azken txanpari aurre egiteko. Askotariko ekintzak egongo dira hemendik eta LEK-eko ikasturtea bukatu bitartean herri kirol topaketa, areto futboleko txapelketa, atletismoa, 3×3 saskibaloi txapelketa, azken jaia eta ekaineko sustapen jarduerak ospatuko ditugu hurrengo asteetan besteak beste.

Asteburu honetan LH 3-4. mailako ikasleek herri kiroletako topaketa izango dute 10:00etatik 12:etara Aramaioko frontoian eta URPE enpresarekin elkarlanean egingo dugun ekintza izango da. LH 5-6. mailakoek berriz, areto futboleko txapelketa izango dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Aurretik aipatu bezala izen ematea apirilaren 18an zabaldu zen eta ikasleak saioetan egiten ari dira monitoreekin batera eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Txapelketako ordutegiak aste honetan zehar helaraziko dizkiegu ikasleei. Hemen daukazue ekintzen kartelak: HERRI KIROL TOPAKETA eta ARETO FUTBOL TXAPELKETA.

Opor aurreko asteburuan, martxoaren 23an, futbol inklusiboko 25. topaketa ospatu zen mojategin, . Topaketa hau Gipuzkoako futbol federazioak, Gipuzkoako foru aldundiak, Gipuzkoako kirol egokituko federazioak eta LEK-ek, Mondra C.F elkartearen kolaborazioarekin antolatu zuten. Giro polita sortu zen mojategin eta antolatzaileak balorazio oso positiboa egin zuten.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 2000 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen