Opor hauetarako ekintzak prest dituzte ludotekek eta gaztetxokoek

0
319

Ludoteken ekintzetarako taldeak arrakastaz bete dira, eta nerabeen ekintzetarako izen-ematea ireki zuten plaza kopurua bete arte.

Argazkia: Txatxili, artxibokoa.

Egitarauak eta funtzionamendu irizpideak egokitu dituzte egun bizi dugun egoerara; horrela, ekintzak talde txikietan egingo dira, eta herriko txoko ezberdinak baliatuko dituzte ekintzak aurrera eramateko.

Gaztetxokoak

12 eta 17 urte arteko gazte guztiei zuzendutako egitarau ederra prestatu da, gazteen beharrei eta eskaerei erantzunez. Horrela, abenduaren 26an eta 27an erdiguneko gaztegunea zabalik izango da, eta bertan zirko tailerra eta bingo musikatua egingo dira. Abenduaren 28, 29 eta 30ean aldiz, auzoetako gaztetxokoak zabalduko dira, eta bertan garatuko dira ekintzak.
Izena eman daiteke on-line edo Instagram eta Whatsapp bidez.

Ekintzak:

Abenduak 26, zapatua, 17:00-21:00, Zirko tailerra Gaztegunean.

Abenduak 27, domeka, 17:00-21:00, Bingo musikatua Gaztegunean.

Abenduak 28, astelehena:

· 18:00-20:00, Urbandance ikastaroa, San Andresekogaztetxokoan.
· 17:00-20:00, eski irteera frustratua (jantzita etorri), Musakolako gaztetxokoan.
· 15:00-19:00, mendi irteera, Erguingo gaztetxokotik abiatuta.

Abenduak 29, martitzena:
· 15:00-19:00, mendi irteera, San Andresekogaztetxokotik abiatuta.
· 18:00-20:00, twerkiin ikastaroa, Musakolako gaztetxokoan.
· 17:00-20:00, orienting, Erguin auzoan.

Abenduak 30, eguaztena:
· 17:00-20:00, kustomizazio tailerra, San Andresekogaztetxokoan.
· 17:00-20:00, tuppersex eta sukaldaritza berua, Musakolako gaztetxokoan.
· 16:00-19:00, argazkigintza ikastaroa, Erguingo gaztetxokoan.

Ludotekak
Ludotekek antolatutako ekintzetako taldeak jada beteta daude, arrakastaz gainera.


· Abenduak 28, 10:00etan, Atxalde gazta proiektua ezagutzeko bisita.
Garibai autobus geltokitik txangoa egingo da Eskoriatzara, ardi gaztaren produkzio osoa ezagutzeko.

· Abenduak 29, 11:00, altxorraren bila familian, herriko plazan abiatuta.

· Abenduak 30, 10:00, Arrasateko Kilikiak ezagutzeko aukera Okendoko ludotekan, eta ondoren norbere kilikia sortzeko tailerra.

Familian Jolasean urtarrilean
Bestetik, urte berriarekin batera, Familian Jolasean ekimenari helduko diote. Igande arratsaldetan, 0-8 urte arteko haurrei eta familiei aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko aukera eta espazioa eman nahi dituzte. Urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 28ra arte, domeka arratsaldetan izango dute hitzordua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen