Arrasateko bibliotekan martxan dago “udaberriko ostegunERO” zikloa. Astero jarduerak eskaintzen dituzte online, haur zein helduentzat. Maiatzak 21ean ikuskizun hauek izango dira:
HAURRENTZAT: Maite Franko. “Bitxia” eta “Txakur gaua”. 2 ipuin kontatuko ditu 7 urtetik gorakoentzat.

ADIN GUZTIENTZAT: Shakti Olaizola. “Irakurriz”. Kontortsioa, oreka eta dantza irakurketarekin batuko dira zirku-antzerki ikuskizun honetan.
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira maiatzaren 21ean, osteguna, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka