Graduko eta masterreko jarduera guztiak Internet bidez egingo dira ikasturtea amaitu arte. MUk erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzarekin bilera egin ostean. Erabaki honek helburu ditu “zalantzazko egoerari bukaera ematea, eta ikasleei lasaitasun mezu bat helaraztea”.
Covid19-aren pandemiaren ondorioz, unibertsitate arrasatearrak orain arte “irakaskuntza-jarduera osoa online garatu” du.
Hala ere, kontuan hartu du “datozen asteetan indarrean mantenduko direla neurri batzuk ez dutenak ahalbidetuko eskola presentzialak egitea, ezta ebaluazio presentzialak egitea ere”.
Unibertsitate arrasatearrak erabaki hau hartu du atzo arratsaldean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bilera egin ostean.
Erabaki honek suposatzen du 2019-2020an geratzen diren klase guztiak online eskainiko dituela, bai graduan baita masterrean ere, ebaluazioak barne. “Programatutako ikasturtearen amaiera-datak errespetatuko” ditu.
Unibertsitateak jakitera eman duenez, online bidezko lehen hiru asteetako irakaskuntzaren eta ebaluazioaren “balorazioa ona da”.
“Egoera sanitarioak eta laboralak ahalbidetzean, ikasleen itzulerari ekingo zaio”, eta “kasu bakoitzean praktikak, prestakuntza duala, gradu-amaierako lanak, master-amaierako lanak,… nola amaitu erabakiko da”.
Mondragon Unibertsitateak kinka honetan berresten du “pertsonan eta etengabeko ebaluazioan oinarritutako” irakaskuntza.
Unibertsitate honen beste online jarduerak, adibidez profesionalentzako formakuntza, ikerkuntza edota transferentzia “aurrez aurre eskaintzeari berrekingo diogu, osasun-egoerak ahalbidetzen duen neurrian”.