Onik dago Kantabriako koba batean erreskatatu duten arrasatearra

0
1062

“27 urteko gizona ibilbide bat egiten zebilen – Larrialdi-zerbitzueatik azaldu dutenez – baina kobatik irteteko lau ordu falta zirenean, indar barik geratu da”. Hiru lagunek 03:50ak aldera kobatik irten dira eta abisua eman dute.

Framea: Kantabriako Gobernua.

Hego Euskal Herriko zazpi lagun ibilbide bat egiten ari ziren Kantabriako Soba herriko La Gandara kobazuloan.

Zoritxarrez horietako lagun bat, “Arrasateko espeleologo bat, indar barik geratu da, kobatik ateratzeko lau ordu falta zirela”.

Egoeraz ohartuta, taldeko hiru lagun kobatik atera dira, eta abisua eman dute goizaldeko 03:50 aldera, 112 telefonoan.

Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez, goizaldean erreskate dispositiboa aktibatu dute egoera jakitean.

“Espeleosocorro Zerbitzua eta Guardia Zibila bertaratu egin dira ura, janaria eta erreskate-materialarekin”, gazteari ateratzen laguntzeko.

Goizeko 09:00etan kobazulotik atera dira guztiak, egoera onean eta arrasatear gazteak “ez du mediku-laguntzarik behar izan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen