Gaurkoan egun berezia izan da, ongi etorriak eta agurrak egon dira. Jokin Mujika kapitainaren eta Jesus Mari Iregi delegatuaren azken neurketa izan da: “Eskerrik asko urte guzti hauetan Mondrako armarria defendatzeagatik eta gazteenentzat eredu izateagatik! Gaurkoan denboraldiko zortzigarren eta bederatzigarren debuta izan dugu Ohorezko Erregional Mailan. Andoni Etxeberria eta Julen Vazquezek ligan debuta egin dute lehen taldearekin. Baita, aipatu beharra dago iaz debuta egin zuen Imanol Elkorobarrutiak aurtengo denboraldiko lehen minutuak izan dituela lehen taldearekin”.