Ondoko etxeari kalte egiten dion Musakolako zuhaitza botako dute

0
3804

Argazkia: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak azaldu duenez, Musakolan kokatutako zuhaitz bat botatzea erabaki dute, azken urteotan hartu duen tamainagatik ondoko etxebizitzan kalteak eragiten ari baita. «Erabakia dagokion txosten teknikoan oinarrituta hartu da».

Aipatutako txostenak jasotzen duenez, «bizilagunen idatzizko eskaera jaso ondoren aztertu da egoera, eta egiaztatu da zuhaitzaren sustraiek eta egiturak eraikinean eragin zuzena dutela. Halaber, adierazten da zuhaitzaren egoerak urteekin okerrera egingo duela, eta horrek arrisku handiagoa sor dezakeela bai etxebizitzarentzat bai inguruko segurtasunarentzat. Erabakia batzordean aztertu eta adostasunez hartu da, herritarren segurtasuna eta ondasunen babesa lehenetsiz».

Udaletik jakitera eman dutenez, «zuhaitza kendu ondoren, eremua atondu egingo da eta berdegunea egokituko da, ingurunea zainduz eta auzoaren arnasguneak hobetzen jarraitzeko helburuarekin».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen