Debagoieneko Mankomunitateak ontzi arinekin nahasita botatzen diren hondakin inpropioen kopurua gutxitzeko kanpaina abiatu du eskualdeko herri guztietan. Kanpaina horren baitan, udalerri guztietan ekimen ezberdinak antolatuko dira otsailaren 6an hasi eta martxoaren 27ra arte.
Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.
Ontzi arinen bilketan aurkitu ohi den hondakin inpropio kopuru altuak birziklapen prozesua eten eta zailtzeaz gain, ingurumen kaltea eragiten du eta diru-galera handia suposatzen dio Mankomunitateari. Horregatik, Mankomunitateak kanpaina hau abian jartzea erabaki du.
Kanpainaren helburua herritarrak arazoaz ohartzea eta ohitura egokiak gizarteratzea da. Bide horretan aurrerapausoak emateko, adin guztiei egokitutako ekintzak antolatuko dira:
-Herri bakoitzean informazio puntu bana jarriko da plazaren inguruan, azalpenak eman eta ohitura egokien dekalogoak banatzeko.
-Haur zein gaztetxoekin ekintza ezberdinak egingo dira: Hondakinen urrezko 3 arauen murala, Hondakinen karakterizazio saioa eta Hondakinen ginkana.
-Online galdetegia sortu da, herritar guztiei egoera hobetzeko ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera eskaintzeko.
Ekimenetan parte hartzen duten edo ekarpenak egiten dituzten herritar guztien artean kotoi organikozko poltsen eta soltean erosteko zakuen zozketa egingo da.
Herri bakoitzean, ondorengo datetan izango dira ekintzak:

Garapen iraunkorraren alde egitea denon ardura da, animatu eta parte hartu!