Ondarea, nortasuna [Testua: Maia Ruiz Zabala]

2
849

Ugariak dira ahuldutako egoera ekonomikoa suspertzeko ahaleginetan egunotan eskaintzen zaizkigun aukerak komunikabideetan. Turismoaren esparrutik, oraindik ezagutzen ez ditugun gertuko bitxiak bisitatzera gonbidatzen gaituzte eta eskualde-lurralde bakoitzak, bere izaera eta historia isladatzen dituen baliabideak modu erakargarrian eskaintzen dizkiete bisitariei.

Debagoienaren sustraia metala da. Bailararen garapena ekarri zuten lantegien sorrerak eta hauen bilakaerak eraiki zuen debagoiendarren historia. Hasierako tailer haietako makina, dokumentazio eta langileen testigantzak batu, babestu eta partekatzea beharrezkoa da.

Arrasate da kooperatibismoaren jaiolekua. Ezohikoa zen apaiz nekaezin batek, gizartea eta elkarlana ulertzeko era bat bultzatu zuen. Indar eta ahalegin haien omenez, kooperatibismoaren oinarriak eta filosofia munduarekin partekatzea beharrezkoa da.

Gure bailararen nortasuna, historia eta ondarea erakusteko INDUSTRIA MUSEOA sortu beharko litzateke. Espazio ireki honetan, etxeko zein atzerriko bisitariek, zailtasun anitzeko garai gogor haiei aurre egiteko gakoak zeintzuk izan ziren ezagutuko lituzkete: etorkizuneko erronkei aurre egiteko giltza.

2 IRUZKIN

  1. Ados nago esaten dozunarekin, baina ez dakit zergatik ez dozu aipatzen ere, Museo hori, 1994an hasitako lanarekin, langileen testigantza batuz, makinak gordeta… 2001ean Arrasateko udalean Euskal Herritarrok zegoela, Union Cerrajerako sarreraren eraikinean martxan jarri zela, bertan erdi aroan hasita, Barandiaran azken erremeterien tailerratik, Union Cerrajera eta beste lantegi batzutik pasauta Kooperatibaetaraino. Ulgorreko sortzailetik bizirik zeuden Larrañaga, Ormaetxea eta Gorroñogoitia inagurazioan egon ziren, Xabier Zubizarreta alkatearekin.
    Urtebete eta erdi zabalik egon zan, eta milaka izan ziren bertaratu zirenak…Baina alkatetza aldaketarekin, erabaki zuten Museoa kentzea, Arrasate Musikala jartzeko. Obrak be egin zituzten, telaitu guztia aldatuta… eta 16 urte beranduago alderdi berdinaren alkatetzarekin, teilatua hasieran zegoen bezela jartzen ari dira… benetan zenbat astokeri ikusteko jaioak gara

    Juan Ramon Garai, Euskal Herritarron zinegotzia

  2. Ideia bikaina dela iruditzen zait eta pena handia ematen dit momentu batean materializatu egin zela eta kendu egin zutela jakitea. Kooperatibismoa es da oso ezaguna ibar honetatik kanpo eta, hala ere, bere historia eta filosofia kontatu behar direla uste dut.
    Alde batetik, lotsagarria izango litzateke ondare kultural hau ez mantentzea eta aurkitzea urte batzu barru filosofia hau hasierako ideiarekin ez dauka zer zerikusirik . Beste aldetik kanpoko pertonei lagun diezaieke ezagutzea funtzionatzen duen lan egiteko modu ezberdin hau, bere onura eta eragozpenekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen