Bideoa: Mendizale bat.
Udalatx menditik desagerrarazi dute kristautasunaren ikur propagandistiko nagusia. Hamar metroko gurutze bat tontorretik kendu izanak eztabaida bizia piztu du inguruko herrietan, batzuk minduta agertzeraino. Euskal Herriko mendiak, eta Gipuzkoakoak bereziki, gurutzez josita daude, gehienak diktadura nazionalkatolikoan jarritakoak. Hamarkadak pasata, batzuek ondarea edo tradizioa ikusten dute horietan, leku pribilegiatuetan utzi beharrekoak. Beste batzuek, aldiz, gurutzeak kentzea espazio publikoa denontzat atseginagoa eta bizigarriagoa egiteko ekintza gisa ikusten dute. Askok nekez ikus dezake mendizaleen omenezko oroigarririk horietan, ezpada Espainiako diktadura faxistaren makuluaren, munduan inoiz izan den pederasten talde antolatu handienaren edo emakumeen eta homosexualen eskubideen aurkako eragile nagusienetakoaren botere alardea, leku ikusgarri horietan, Euskal Herriko iruditeri kolektibo eta historikoan mendiek duten pisu handiaz baliatuta. Espazio publikoan dauden gurutzeak botatzea tradizioari jarraitzea ere bada: lehen aldebakartasunez ezarritakoa, orain aldebakartasunez kentzea.




ez bata ez bestea, sinplemente hor zegoen objetu bat
gurutzea kentzea aukera bat zen, baina herriak erabaki beharko luke, ez talde batek bere kabuz, faxistak bezala
Galdera bat, zein desberdintasuna dago objetu eta sinbolo baten artean?
Gurutze hori ez zuten faxistek jarri, utzi manipulatzeari beingoz.
Udalatxeko gurutzea herritar talde batek publikoki jarri zuen, ez zuen Elizak jarri, ez gobernu frankistak ere.
Gurutzearen kontra bazaudete erabili beste argumentu batzuk, baina ez gezurra