ONCEko kupoiak 70.000 euro banatu ditu saritan Arrasaten

0
1043

Testua eta argazkia: ONCE.

ONCEko sariak Euskadira itzuli dira, atzo gaueko Kupoiaren zozketari esker. Izan ere saria jaso duten 2 kupoi Arrasateko kaleetan saldu bait dira, eta haietako bakoitzari 35.000 euronako sariak egokitu bait zaizkio.

Kasu honetan bi kupoiak bono elektronikoaren aukeran saldu ziren, hau da, horri esker bezeroak egunero zenbaki bera jokatzeko aukera izan ohi du.

Oraingoan, zortea bi agente saltzaileren eskutik iritsi da. Batetik, Marta Meabek saritutako bonoetako bat saldu du. Meabek ONCEko joko-produktuak Zarugalde kaleko 35ean merkaturatzen ditu. Bestalde, saria jasu duen beste bonoa Jesús Vidal agente saltzaileak saldu du Dr. Báñez 11 kalean.

Arrasateko sariak aurtengo sarien zerrendari gehitu behar zaizkio, izan ere atzo beste 80.000 euro banatu bait ziren Gasteizen ere.

ONCEk Euskadin 2021 urteari hasiera eman zion urtarrilaren 1eko Gabonetako Zozketa Bereziarekin 8 milioi euro banatuaz Donostia eta Bilbo artean. Ostean Bilboko hainbat auzotan ere beste 350.000 euro banatu zituen, hala nola Irunen, Laudion, Zumaian eta Gallartan ere. Orain arte ONCEk 13 bat milioi euro banatu ditu saritan Euskal Autonomia Erkidegoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen