ONCEk Mondragon Korporazioa sarituko du

0
321

‘Ekonomia Sozialaren Enpresaren Saria’ emango dio, besteak beste, argudiatuz “Mondragon Korporazioa liderra dela gizarte-ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuetan”.

ONCE Euskadik 2021 Sari Solidarioak jakitera eman ditu, “bere eragin-ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak edo hedabideak aintzatetsi eta saritzeko”.

ONCEk korporazioari ‘Ekonomia Sozialaren Enpresaren Saria’ emango dio, eta ondorengoa adierazi du:

“Mondragon Korporazioa liderra da gizarte-ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuetan, eta prestakuntza, enplegua eta langile guztientzat irisgarriak diren teknologien alde egiten du, desgaitasuna duten pertsonak barne, iraunkortasunaren, irisgarritasun unibertsalaren eta gizarte-ekonomiaren garapenaren irizpideen arabera. Nabarmentzekoa da Domotika gizarteratzearen zerbitzura garatzen duela ere”.

ONCEk ere Metro Bilbao, EITB Maratoia, Iñigo Pombo eta Har-Eman ere sarituko ditu. 2019ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia kide hauek osatu dute:

Cristina Arias ONCEko Kontseilu Nagusiko kideak; Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko Lurralde ordezkariak; Juan Ibarretxe Bilboko Gizarte Ekitzako zinegotziak; Alejandro Martinez Berriotxoa Eroski Fundazioaren zuzendari nagusiak eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak; Aitor Bedialauneta,EDEKAko presidenteak; eta Estibaliz Ruiz de Azua, Radio Euskadi EITBko kazetariak.

Sari banaketa urriaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko BBK aretoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen