Oñatiko Topagune Feminista aurkeztuko dute Arrasaten maiatzaren 7an

    0
    787

    Ekainaren 11ean eta 12an Oñatin Topagune Feminista egingo dute. Baina aurretik, Arrasaten aurkezpen jaia egin dute Arrasate Bilgune Feministak antolatuta, Arrasateko Gaztetxearekin eta Irati Topalekuarekin elkarlanean maiatzaren 7an, larunbata.

    Topagunearen aurkezpena arratsaldeko 19:30ean izango da Irati Topalekuan. Ondoren karropoteoa egingo dute Arrasateko kaleetatik. Gaueko 22:30ean kontzertua eskainiko dute Arrasateko Gaztetxean Yogurinha Borovak eta Marta & Herbasek. Ondoren pintxada kolektiboa egongo da. Sarrerak 5 eurotan salduko dira.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen