Oñatiko errota eta Bergarako lorategi historikoak bisitatzeko aukera dago

0
308

Ezkutuko Altxorren eskutik, bi bisita gidatu izango dira datorren asteburuan dohainik. Izena aurrez eman behar da.

Goiko irudia: Ignazitar Lurraldea / Beheko testua: Debagoieneko Mankomunitateko Turismoa.

IGNAZIOTAR LURRALDEA egitasmoaren baitako EZKUTUKO ALTXORRA 2022 programak bi bisita gidatu berri eskainiko ditu abuztuko hirugarren asteburuan.

Abuztuaren 20 eta 21ean, larunbata eta igandean hurrenez hurren, izango dira hilabete honetarako antolatutako bi bisitak. Jakina den legez, bisita hauek XVI. mendean eta Loiolako Ignazioren hartzen ditu ardatz moduan. Hona hemen egitarauari buruzko zehaztasunak:

  • Oñati, San Migel Errota (Abuztuak 20, 11:00etan, Turismo bulegotik abiatuta; hizkuntza eskaeraren arabera)
  • Bergara, lorategi historikoen herria. (abuztuak 21, 11:00etan, Laboratorium Museotik abiatuta; hizkuntza gaztelera)

Bisiten deskribapen laburra

Oñatiko San Migel Errota: Oñatiko kondeena zen XV. mendeko errota martxan jarri eta honen funtzionamenduaz informatuko da irina nola lortzen zen azalduaz. Errotek Oñatiko historian izandako garrantzia ere azalduko da..

Bergara, lorategi historikoen herria: Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira eta dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzetatik, lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi historiko batzuk bisitatuko ditugu.

Funtzionamendua

-Bisita gidatuak aldez aurretik eskatuta.
-Bisitaren erreserba egiteko azken eguna bisitaren aurreko ostiraleko 12:00-ak izango da.
-Doakoak dira
-Informazioa eta erreserbak

Gogoratu IGNAZIOTAR LURRALDEA egitaraua Debagoieneko Mankomunitatetik, Iraurgi Lantzen eta UGGASAtik kudeatzen dela eta aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko diru-laguntzak jaso direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen