Duela hogeita hamabost urte, Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zion Jose Letona kultura gizonari, 1987ko urtarrilaren 30ean, Monterron Jauregian burututako ekitaldi batean. Udalaren erabakiari jarraiki, lehen Brontzezko Herensugea ipini zuen Alvaro Arregi alkateak herriko historia arakatzen horrenbeste nabarmendu zen gizonaren eskuetan. Joxeren erreguari jaramon eginez, omenezko ekintzan hitz egitea egokitu zitzaidan.