Omenaldia irailak 26an Arrasaten: 85 Justizia eske! [Testua: Intxorta 1937]

0
727

Debagoienean, errepresaliatuko pertsona guztiak izango dira protagonistak eta haien izenean errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo haien senideak hitza hartuko dute.

Bergaratik, Luzia Farras Laskurain, bera amakin Bitxori Laskurain eta bi aiztakin Adela eta Esherrekin Frantziara, eta Kataluinara ihesi joandakoak, aita Ramon Farras Ezkibel Gerra Komisarioa, erbesteratua ere, itzuleran kartzelan

Oñatitik, Manttoni Galdos Urbeloak, bere aita Antonio Galdos Ugarte, eraila Ormaiztegin, Maria Urbeloa Goiri bere ama beretaz haurdun zegoen, ama lau urte zituela hil zen eta umertzuz gazterik gelditu zan

Arrasatetik: Nati eta Isabel Urionabarrenetxea Zaitegi, bere aita Jose Antonio Urionabarretxea Isasmendi eraila epaitu gabe Oiartzunen. Bere emaztea Francisca Zaitegi Ceciaga, lau seme alaba MªConcepcion, Isabel, Mª Natividad e Ignacio.

Aretxabaletatik, Olga Etxebarrieta Oteiza, bere aita Jose Maria Etxebarrieta Urbistondo eraila Durangon, zauritua zihoala anbulantzia batean, ama Eustasia Oteiza Cortazar, Olga eta bere anai arrebak Fernando, Manuel eta Juana erbesteratu ziren

Gatzagatik, Pili Elkorobarrutia Gabilondo, bere aita Benigno Elkorobarrutia Iturbe, faxistak sartu zirenenan, mendira ihesi joan zelako ez zen izan, bere lagun bi miñak bezela eraila, Jose Salterain Elgoibar eta Valentin Lamarain Leibar. Benigno aurrerago espetxeratua izan zen.

Eskoriatzatik, Arantza Sasian Etxabe, bere amandrea Emeteri Aranburuzabala Beitia, Marin auzoan bizi zen bere senarra eta zortzi seme alabekin. Atxilotua eta epaitu gabe. Ondarretako espetxetik Hernaniko kanposantura eraman eta erail zuten

Antzuolatik, Ixa Aranguren Lizarralde, bere aita Esteban Aranguren Mugika, gudaria atxilotuta gero, ihesi joandakoa Frantziara, itzuleran berriz ere preso sartu zuten.

Aramaiotik, Jose Maria Velez de Mendizabal Azkarraga, osaba Jose Maria Azkarraga Mozo, (Lurgorri). Gudarien gerra komisarioa, Santoñan atxilotua gero, fusilatua Derioko hilerrian.

Elgetatik, Anttoni Telleria Lamarainen hitzak entzungo dira omenaldian, bere ama Francisca Lamarain Aranzabal eta aita Pedro Telleria Askasibar faxistek erail zituzten Elgetan. Erahilketak, izan ziren bere alaba Anttoni defenditzearren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen