Omenaldi xumea eta sari berria izan dira ere Giroaren Hamalauko Porran

0
1971

Zerkaostetako taberna honek bigarren aldiz jarraian antolatu du Italiako biraren porra. Sari banaketan, ohiko 10 sariez gain, 14. postua lortutako herritarrek Hamalau tabernaren ardo sorta jaso dute opari. Gainera, 10. postua lortutako herritarrek Eneko Iturbe omendu dute, 2019an zendutako laguna, bere argazkia erakutsiz.

Italiako bira handia amaitu berri da eta azkenean Simon Yates ingelesak jantzi du urrezko domina.

Aurten ere Hamalauk porra hau antolatu eta aurrera eraman du, 2025eko Tourreko Porra ere gogoan.

Giroaren porraren sari banaketa gaur arratsaldean ospatu da bertan eta giro onean. Sari gehienak Arrasaten banatu dira, baina bi Gernikan banatu dira eta lehen saria Txikitino aramaioarrak lortu du. Hona hemen sarien inguruko xehetasunak:

Lehen postua (bildutako diruaren %40, 1.596 €) Txikitino:

Bigarren postua (bildutako diruaren %25, 997’5 €) Fortuna 1000:

Hirugarren postua (bildutako diruaren %12’5, 498’75 €) Gorka Izagirre:

Laugarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Mikel Landa:

Bosgarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Avegatrapa I:

Seigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Hilario Hormaetxe 2:

Zazpigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Puttini:

Zortzigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) El Ritmo de la Noche:

Bederatzigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Perikin 2. Hamargarren postua (bildutako diruaren %2’5, 99’75 €) Eneko, Aurten Bai!:

Hamalaugarren postua (Hamalau tabernako ardo sorta) Gamarrakoak 3:

Aurrera begira, Hamalau taberna dagoeneko hasia da pentsatzen aurtengo Tourreko porraren antolakuntzan.

Zorionak saridun guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen