Omenaldi xumea egin dio Eusebio Iñarrari Arrasate Zientzia Elkarteak

1
1149

Beheko argazkia: Familia / Goiko argazkia: AZE.

Arrasatear hau AZEren lagun, bazkide eta jarraitzaile izan zen, baita herriko hainbat ekimenetako partaide ere. Eusebio iazko abenduan joan zitzaigun, baina bera gogoan izan dute Arrasate Zientzia Elkarteko lagunek, besteak beste.

Horrela, AZEk antolatutako hitzaldietan Eusebio esertzen zen lekuan AZEk lore gorri bat jarri zuen atzoko hitzaldian.

Hitzaldia hasi baino lehen, AZEk esker oneko hitzak izan zituen Eusebiorentzat eta bertaratutakoek txaloka bat egin zuten. AZEk iaz adierazi zuen bezala: “Beti gure gogoan, alai, jakinduriaz eta kantari. Betira arte lagun”.

Erlazionatutako edukia:

Merezi izan du, Eusebio [Testua: Josemari Velez de Mendizabal]

2020ko abenduaren 21ean argitaratutako artikulua

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen