Oliver Magoa izan da gaur Musakolako Herri Eskolan Ziorla Fest Ekimenaren barnean. Ziorla Fest ospatzen ari dira egun hauetan Musakolan, Jai Batzordeak antolatuta eta azaro eta abendurako egitaraua martxan dago. Antolatzaileek azaldu zutenez, “ekimen honen asmoa auzoko ostalariei laguntzea da.”
Arte Dramatikoan lizentziatua, gazte-gaztetatik antzerkian eta ikus-entzunezkoetan lan egiten hasi zen. Urte askoan Zoombados telebista saio ezagunean parte hartu ondoren, hainbat film labur eta luzetan parte hartu eta antzezlan ugari interpretatu ondoren, bere antzerki konpainia sortzea erabaki zuen, Euskal Herriko eta inguruko txoko guztiak zeharkatuz.
2004. urtean antzerkiaren eta interpretazioaren munduan izandako esperientzia handia magiarako eta sormenerako grina handiarekin elkartzea erabaki zuen, bere showak ekoizten hasteko, ikuskizunaren mundua ikusteko bere ideia eta modu guztiei forma eman ahal izateko.