Olio solidarioa erosgai jarri du Arrasateko Askapenak, SATi laguntzeko

0
1377

Talde internazionalistak antolaturik, herritarrengandik lortuko den laguntza ekonomikoa zuzendu egingo da andaluziar “SAT sindikatuak jasaten duen errepresioari aurre egiteko”.

Arrasateko Askapenak, SATekiko elkartasunez, aurtengo olioa eskatzeko kanpaina bat martxan jarri du.

“SAT sindikatuak jasaten duen errepresioari aurre egiteko erabiliko da salmenta honetako dirua” azaldu du Arrasateko talde internazionalistak.

Bertan erosgai dago “Andaluziako SATeko kideek egin eta saldutako oliba olio birgina. Gizarte justuagoa eraikitzen laguntzeko erosketa kolektiboan parte hartu”.

Eskaera egiteko idatzi 644 20 52 67 whats app-era. 5 litroko botilaren prezioa 26’3 eurokoa da. Transferentzia egiteko kontu korronte zenbakia: ES73 3035 0202 72 2021049929.

“Urtarrilaren 20rako transferentzia eginda egon behar da. Transferentzia egitean izen-abizenak eta zenbat botila nahi dituzun adierazi”.

Era berean, “norbaitek beste batentzat eskatuz gero, eskatu duenak egin beharko du bere izenean eskari osoaren transferentzia”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen