Gaur arratsaldean jakinarazi dira 2025eko Arrasateko Gazte Olinpiaden sari nagusiak. Ostiraleko zozketan aurreratu zuten bezala, lehenengo lau sailkatuentzat sari nagusiak izan dira:
- taldeak: Ekain-xokoa etxe rural batean asteburu batez gozatzeko aukera
- taldeak: Uxarten bazkaria igerileku zerbitzuarekin
- taldeak: Arrasateko komertzio ezberdinek osatutako opari-saski potoloa
- taldeak: Datorren ediziorako izen-ematea doan
Baina sariak ez dira hor amaitzen, finalistak ez diren beste talde batzuek ere sari kuriosuak jasoko dituzte, antolakuntzak azaldu duenez. Gainera, bazkarian banatutako tiket guztiak baliagarriak izango dira herriko komertzio eta eragileek eskeinitako produktu eta zerbitzuen zozketarako.




