Olentzerori eskutitza [Testua: Eñaut Arriaran]

9
1684

Olentzero eta Mari Domingi maiteak:

Aurtengoan emailez idatziko nizuelakoan nengoen baina beti bezala paper eta boligrafoz idatzi beharrean nago. Ezagutzen dituzue sobera gure arazoak beraz, beti bezala Txoronpiari eskura eman beharko diot gutuna.

Beste urte zoro bat pasatu da osorik azkenengo gutunaz geroztik eta ea aurten nire eskaerari erreparatzen diozuen. Ez naiz gezurretan hasiko, eta bai, opari material eta sorpresak gustuko ditut. Pozik jasoko ditut.

Hala ere, niretzat barik beste opari batzuk eskatu nahi ditut:

Mesedez liburu on bat eramaiozue gure txikienaren irakasleari asko lagundu baitigu, Almudena Grandesena agian, faltan botako duguna Sarritan egon da etxeko gazteena konfinatuta eta internetara sarbiderik ez duenez beti egon da irakaslea denetik asmatzen alde zaharrean bizi garenon lanak eta erronkak bidaltzeko. Oso eskertuta gaude irakasleen begiradak egin duen on guztiagatik.

Nire bikotekidearen enpresako nagusiei ere esker onez antzerkirako sarrera batzuk ekarri adibidez. Azkenengo momentuan bertan behera utzi behar izan dituen bilerengatik meet bidezko pisuarekin ezin duelako gure konexioak.

Sagardui andreari fonendoskopio bat ere jarri bere sutondoan, herritarron taupadak entzun ditzan. Nire lanagatik sarritan egin behar izaten ditut Osakidetzakoekin komunikazioak haur askoren datuak bidaliz, haur horien baheketa edo COVID jarraipenak egin ditzaten. Zoritxarrez artxibo horien pisua handiegia da eta beste norbaiten etxera joan behar izaten dut wifia lapurtzera, horregatik barkamena eskatu nahi diot Osasun Sailburuari.

Honekin lotuta ez dut opari gehiagorik nahi eta ikatzik? Ez banatu. Agian nire herriko etxe handian lana egiten duten batzuen artean ez dakit, beste hirigintza eredu batzuen berri utzi zuhaitz azpian. Azken aldian nire herria ez da oso sinpatikoa: porlana, zementua, burdinezko letrak, basamortu hiribideak, gris asko, berde gutxi, makina androideak espaloietan… agian Gasteizko auzo berrien antza izatea helburu ez duen ereduren bat. Gasolindegiko obra amaitu zutenean lurrean pintada batzuk gogoratzen ditut: HAU EZ DA LEKU BAT jartzen zuen. Ez behintzat leku goxo bat.

Lagundu iezaiezue, mesedez. Eskerrik asko bikote asko maite zaituztegu.

9 IRUZKIN

  1. Lotzagarrixa da nolan Ezker Abertzaleko batzuk erabiltzen dauien Olentzero euren politikeorako.
    Olentzero Euskal Herriko símbolo bat da, umeek maite dauien pertsonai bat. Ez politika itxeko aitzaki bat.

    • Lotsaz aritzea kontu zintzoa benetan.
      Ni Eñaut Arriaran bai, aurpegia duena eta zu? Poztren naiz zu ezagutzeaz. Ze lotsagarri ta erraza dan zure poltronatik defenda ezina defendatzea. Oso nekeza da zure iruzkinak irakurtzea txironen lagunak, txironistak, ezker abertzalekoak.
      Ze jakingo dozu zuk nire bozka zein dan? Ezagutzen nauzu ezker abertzalekoa nazela esateko? Nik zu ez, ezkutuaren lotsa erabiltzen dozulako.
      Zelako hankaustel politika erabiltzen dozun pentsatzeko hau errendimendu politiko bat dala. Herritar baten edo batzuen eskaera da. Hiltzen uzten ari zareten alde zaharreko herritar batena. BAina zure ignorantziak eta fanatismo Urkullistak ez dizu hori ikusten uzten. Ze lotsa eman didan pentsatzeak hau bezalako iruzkinak Arrasateko gobernukide batek egin ditzakeela, zure anonimato horrek pentsa arazten didalako gobernukidea zarela. Nola dakizu gainera etekin politikoa dela? Agian nire ideia bertako hirigintzako teknikarienganakoa zen. Zergatik dituzu horrelako pentsamendu zikinak.
      Espero dut Alderdiak behingoz esango dizula gehiegizko haserre horrek ez dizula onik egiten ez zuri ezta Lege Zaharraren zaindariei ere.
      Bide batez hurrengoko Arrasate Buru Batzarreko bileran eman gorantziak Portuondori eta besteei. Aspaldi ez dugu berririk.
      Porzierto Olentzerori ere eskatuko diot zerbait zuretzat, Txironekin zita bat agian.

  2. Gure ustez Eñauten eskutitzak alde zaharreko biztanle gehienak ordezkatzen ditu. Eskerrik asko Eñaut!

  3. ESKERRIK ASKO EÑAUT!
    -Herritar askoren ahotsa zara.
    -Arazoak ARGI azaldu behar dira, GARBI jokatzeko

    UDALETXEARI
    -Elkar-lana behar dugu.
    -Elkar-entzun beharrean aurkitzen gera.

  4. EREÑO ////
    JOKO ZIKIN BATEN PARTE DELA, DENOK DAKIGU; DENOK DAKIGUN BEZALA, NORK GELDI DEZAKEN. ETA ZERGATIK EZ DEN EGITEN. EZIZEN BATEN ATZEAN, BERE LANA EGITEN DUELAREN SUSMOAN.

    MARIA,
    TIRA IEZAIOZU BELARRITIK!
    EMAN PAUSUA.
    ADORE IZAN!

    EDOTA, BERDINAK ZARETE?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen