Olentzerok gaur 11.00etan urteroko agurra emango du Youtuben eta, era horretan, mezu bat bidaliko die Arrasatearrei.
Santamas Komisiñuak honakoa adierazi du: “Ez dakigu Olentzerok ezagutuko dauen gure herrixa gabaz etxe danetatik pasatzen danien. Herritxarrak maskarekin tapauta ezin alkarri besarkatu, tabernak itxita, kultura mugatuta… Gu etxien sartuta egon garen hilabete danetan, bera mendixan inoiz baino lasaixau ibili da behintzat”.