Olentzero herriko kaleetatik urteroko bira egin du gaur arratsaldean. Ehunka haur hurbildu dira bera ikustera, agurtzera eta, noski, gaur gauean lana duela gogoraraztera. Ilusioa kalean bertan ikusi da, eta asko izan dira Olentzero agurtzera hurbildu nahi izan direnak.