‘Olentzero Kuttun’ ipuin kontaketa izango da abenduaren 16an

0
410

Aurten ere, Txoronpio eta Txoronpia Olentzeroren gutunak banatuko dituzte abenduraren 17an hasita.

Testua eta beheko argazkia:: Santamas Komisiñua. Goiko argazkia: Kiliklon.

Aurten ere, Santamasetako egitarauaren barnean, Olentzero euskal mitologiaren mundu magikoan kokatzen duen ipuin kontaketa izango dute txikienek gozagarri. ‘Olentzero Kuttun’ kontakizuna Kulturolako eraikinean egingo da abenduaren 16an, arratsaldeko 18:00etan.

Aukerarik ere egongo da Olentzeroren gutunak hartu eta emateko. Gutunak eskola eta ikastolan banatzeaz gain, abenduaren 17an banatuko dituzte Txoronpio eta Txoronpiak Herriko Plazan Galtzagorrien laguntzarekin.

Hortaz gain, gutunak jaso ere egingo dira. Abenduaren 24 goizean Arrasateko kaleetan zehar:

11.20 : Munar

11.40 : Uribe auzoa (goiko plaza)

12.00 : San Andres (Kurtze txiki plaza)

12.20 : Aprendices plaza (etxaflero bako gunia)

12.40 : Musakola (San Isidro eliza ondoan)

13.00 :Santa Teresa (plazan)

13.30 :Seber Altube plaza

Abenduak 24ko eguna amaitzeko, Olentzeroren karroza ibilaldia ere izango da ikusgai Zigarrolatik hasi eta Herriko Plazan agurrarekin amaituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen