Olentzero eta kultur ekitaldi gehiago izango dira, baina Santamas Feria ez

4
1221

Kultur-eragile, kultur-elkarte, Santamas Komisiñua eta Udalaren artean egitaraua antolatu dute abenduaren 17tik 31ra bitarte gauzatzeko.

Argazkia: MB artxiboa.

Udalak adierazi du “prebentzio eta segurtasun neurri oro betetzea ahalbidetzen duten ekintzaz osatutako egitaraua” dela.

Jakina denez, “osasun egoera dela eta santamas eguneko feria bertan behera utzi behar izan da” baina ondorengo egitaraua antolatu ahal izan dute:

ABENDUAK 17, EGUAKOITZA

17:30 Kulturateko klaustroan “Lezetxiki Neandertalen lurraldea” erakusketa. 2022ko apirilaren 9 arte egongo da zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 17:30-20:30

19:00 Uarkape pilotalekuan, Santamas pilota txapelketako finalak

22:00 AGAKO DJ SET Gaztetxean

ABENDUAK 18, ZAPATUA

10:00-12:00 Kulturateko Loramendi gelan, GRABATU tailerra. Artelanak ezagutuz, jakintzak elkarbanatuz eta irudiak sortzeko modua praktikara eramanez. Helena Azkarragaurizarren eskutik. 10 urtetik gorakoentzat. Parte-hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko, bidali Whatsapp bat 717 714 933 telefono zenbakira abenduak 17 baino lehen

09:00-14:00 Hileko 3. zapatuko baserriko produktuen azoka Seber Altube plazan

11:00 Ereindajan topagunean, talo ikastaroa Ereindajanen eskutik

11:30-13:30 Biteri plazan, jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik

18:00 Gaztetxean, EMAKUME* eta LGTBIAQ+ kolektiboko kideentzat jaialdi ez-mixtoa Morborrekin batera

19:00 Herriko Plazan, Trikitixa eskolaren emanaldia

20:30 Herriko plazan, Leire eta Pello kontzertu akustikoa

ABENDUAK 19, DOMEKA

11:00 Musakolako kiroldegian, Padel eta Tenis txapelketen finalak

12:30 San Frantzisko elizan, Txorbelaren kontzertua

19:00 Gaztetxean antzerkia “Erresistentzia arazo fisikoa da”, Belen Nevadoren eskutik

19:30: Amaia Antzokian, bertso saioa. Bertsolariak: Saioa Alkiza, , Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Amaia Agirre. AEDk antolatuta

ABENDUAK 21, MARTITZENA

18:30 Etxafleroak

19:00 Herriko Plazan, “PRAKABELTZ” txerriaren aurkezpena

ABENDUAK 22, ASTEAZKENA

11:00-14:00/16:00-20:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka

17:30 Uarkape Udal pilotalekuan, Profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa BENGOETXEA VI-LARUNBE vs ARTEAGA-ARETXABALETA eta URRUTIKOETXEA-ARANGUREN vs ELEZKANO-ZABALETA. Sarrerak: aurrez: 20 euro; leihatilan 25. Sarrerak salgai: Monte eta Buenuena tabernetan

20:00 Herriko Plazan, Txerri zozketa

ABENDUAK 23, OSTEGUNA

11:00-14:00/16:00-20:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka

19:30 Amaia Antzokian, Kontzertua: RUPER ORDORIKA

ABENDUAK 24, OSTIRALA

11:00 herriko hainbat gunetan (Euskal Herria plaza, Iturbide, Herriko Plaza eta Arbolapeta) “LEUNEKO” seikotearen (gaita, metal eta perkusioa) emanaldiak

11:00-14:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka [arratsaldean ez da egongo]

18:15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: Musakola, Gipuzkoa etorbidea, Otalora, Zarugalde, Uribe auzoa, Loramendi kalea, Arimazubi, San Andres, Maiatzaren 1 eta Txaeta

19:00etatik aurrera kaleetan zehar, Goikobalu abesbatzaren gabonetako kantaldia

ABENDUAK 31, BARIKUA

13:00 Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Musika Bandaren kontzertua

18:30 Herriko kaleetan zehar, Txorbela Otxotearen emanaldia

OHARRA: COVID egoera kontutan izanik egitarauak aldaketak izan ditzake

4 IRUZKIN

  1. Zergatik hau guztia ez du Mariak azaltzen? Udal Gobernuak?
    Non demontre dago? , covida hasi zenetik ez du azalpen publikorik ematen.
    Edozein albiste on emateko hor dago bera eta Udal Gobernua eta albiste “txar” hauek Udalaren izenean kaleratzen dira. Santamas feria bertan behera gelditzea, ados egon edo ez, oso garrantzitsua da herri honetan.

    Benetan eskertuko eta hobe ulertuko litzatekeela azalpenak pertsona fisiko batek emango balitu. Eta uste dut paper hori alkateari dagokiola.

    • Inork ez dau esan nere errua danik. Baina 2 urtetan gertatu diren guztiekin publikoki behin ere ez (teleberri baten bakarrik) agertu ez izana, pasada bat da. Badakigu bere irudia asko zaintzen duela baina herrian neurri asko hartu dira eta azalpenak eman beharko lituzke. OTA udaletxeak jartzen du baina portaletan, portaleko presidenteari tokatzen zaio zenbait azalpen ematea.
      Zergatik jartzen du euskaltegira gonbidatzeko bandoa bere izenean eta ez du covideko neurriak betetzeko bando bat ipintzen edo publikoki ezaltzen zer zerbitzu edo ospakizun aldatuko diren?

      Ez dauka justifikaziorik, hauteskundeak eta irudia ez zikintzea besterik ez duzue buruan, Ereño.

  2. Santamas azoka lasai asko ahal zen egin,errez asko ahalko zen aforoa kontrolatu azoka eremuak prezintatzen baziren,gainera aire librean da,non Santamasak baino 3 egun lehenago Anoetan ia 40000mila pertsona juntatuko diren ta asko ta asko maskararik gabe inungo distantziarik gorde barik.Beste adibide bat gabon bezperatan zentro komertzialaten bilduko diren milaka ta milaka herritar espazio itxietan.Herriko saltzaileentzat Santamasak itzelezko bultzada izaten dira,beraiei sentzura,ta gero komertzio multinazionalei aupada.Politikariak denak berdinak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen