Olatz Musika Akademiako ikasturte bukaerako kontzertua ostiralean izango da

0
372

Kulturateko areto nagusiko ateak irekita egongo dira datorren ekainaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdian

Aurten Olatz Musika Akademiak ikasturte bukaerako kontzertua antolatu du: “Aurtengoan gainera, gaur egun entzuten dugun musika askoren oinarria denez, BLUES-ari leku berezi bat eman nahi izan diogu. Sustrai potolo honen eratorriak diren boogie woogie-a, rock & roll-a… bezalako musika ederrarekin beteko dugu ikuskizuna. Bestalde, Arrasaten gero eta indar gehiago hartzen ari den Blues Jaialdia dagoela jakinda, Bluesari buruz apur bat gehiago ikasi nahi izan dugu eta etorkizunean jaialdian parte hartzeko moduko musikariak hezten jarraitzea ere izan da helburuetako bat, noski!”.

Kulturateko areto nagusiko ateak irekita egongo dira datorren ekainaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdian: “Zatoz eta gure musikaz gozatzeaz gain, jarri

itzazu zeure umore, dantza eta txaloak bertan, horrek asko lagunduko bait digu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen