Olatz Martinez eta Lander Lanzosek domina lortu dute Gipuzkoako Kros Txapelketan

0
557

Arrasateko 18 neskatila-mutikok parte hartu dute Ordiziako Oianguko lehiaketan. Arrasate Atletiko Taldeak baloratu du esperientziaren “emaitza oso positiboa izan dela”.

Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldea.

Gaur, domeka, Oiangu zelaian (Ordizian) Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu da, eta Arrasateko atletek parte hartu dute.

18 Urtez Azpiko kategorian, 2.980 metroko distantzian, Olatz Martinezek 3. postua eta brontzezko domina lortu ditu. Zorionak Olatz!

Haur eta alebin kategorietan, 17 atletek parte hartu dute. “Txapelketa batzuetan parte hartzen zuten lehen aldia izan da, eta emaitza oso positiboa izan da”.

Alebin kategorian, 1.120 metroko distantzian, Elene Kortabarriak 22. postua lortu du, Ainhoa Plazak 40. postua, Haizea Pablosek 67. postua eta Sara Hierrok 72. postua.

Mutikoetan, Ibai Melgar 28. helmugaratu da, Martin Diaz de Guereñu 29., Iñaki Gonzalez 32. eta Julen Hierro 43. helmugaratu da.

Infantil kategorian, 2.620 metroko lasterketan, neskatilen artean Olatz Amianok 16. postua lortu du, Enara Martin Ramosek 56. postua, Nerea Bellancok 60. postua, Lia Uribarrenek 61. postua, Eider Vazquezek 68. postua eta Mara Buenok 69. postua.

Mutikoen artean, Lander Lanzosek 2. postua lortu du, baita zilarrezko domina ere, eta Gipuzkoako txapeldunordea izan da, zorionak Lander! Beñat Plazak 33. postua lortu du eta Markel Rodriguezek 34. postua. Lan ona neska-mutilak! Aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen