Olatz Martinez 3. eta Malen Ruiz de Azua 1. izan dira Euskadiko Txapelketa Absolutuan

0
814

Arrasate Atletiko Taldeak lehiaketa honetan eta 16 UA Gipuzkoakoan ere parte hartu du asteburuan. Mikel Agirre Durangon eta Maialen Axpe Zaragozan ere lehiatu dira.

Argazkiak: AAT.

Aurreko asteburuan Durangon Euskadiko txapelketa absolutua jokatu zen, eta Anoetan 16 Urtez Azpiko Gipuzkoako txapelketa. Bietan Arrasate Atletiko Taldeak parte hartu zuen, ondoko emaitzekin:

Euskadiko Txapelketa Absolutuan, Arrasate Atletikoko gazteak:

100 metroko lasterketan:

  • Ane del Fresno 13:03
  • Iker Menor 11:85

Luzera jauzian:

  • Garazi Aiastui 4,63

5000 metrotan:

  • Olatz Martinez 22:12:60 (hirugarren sailkatua, brontzezko domina, bere marka pertsonala onduz)

400 metrotan:

  • Ainara Lopez 1:02:50

16 Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketan, Donostian:

300 metrotan:

  • Maia Etxebarria 42:36 (laugarren postua, bere marka pertsonala onduz)

Euskadiko Txapelketa Absolutuko Arrasateko beste atletak:

Luzera jauzian:

  • Mikel Agirre (Bidasoa) 6,46

Jauzi hirukoitzean:

  • Mikel Agirre (Bidasoa) 12,79

Pertika-jauzian:

  • Malen Ruiz de Azua 4,26 (Euskadiko txapelduna)

Zaragozako pistetan Maialen Axpek (Atletiko San Sebastian) pertika-jauzian 4’20 metroko saltoa eman zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen