Ertzaintzak informatu duenez goizaldeko 6:15rak aldera lapurretaren abisua jaso dute. Ezezagun batzuk Xarma ileapaindegian sartu dira, eta dirua gordetzeko kutxa eraman dute. Ertzaintzaren eta Udantzaingoaren patruilak hurbildu dira Olarte kaleko lokalera. Momentuz ez da atxiloketarik egon eta ikerketa zabalik dago.