Olandixoko berrurbanizazioa, egun 132 aparkaleku gehiago egiten, “2025ean” bukatuko da

1
1323

Orain arte Jose Maria Arizmendiarrieta pasealeku honetan motordun ibilgailuentzako 228 aparkaleku izan dira. Proiektuaren helburua da obren ostean 360 inguru izatea. Horrez gain, Olandixoko espaloiak ere berrituko dira, eta proiektuko azken obrak “2025eko maiatz ingururako” amaituko dira.

Planoak: LKS Krean eta Arrasateko Udala.

Olandixo parkeak 43.932,50m2 ditu eta 1970 urte inguruan hasi ziren lehengo kooperatiben egoitzak eraikitzeko obrak.

Gunea berrurbanizatzeko egungo obrek aurrera jarraitzen dute, proiektu hau Ikerlan, Laboral Kutxa eta Lagun Arok sustatzen dutelarik.

Lanen helburuetako bat egungo aparkaleku faltari soluzio bat ematea da. Obrak martxan daude guneko hainbat tokitan.

Egitasmoaren beste xedeetako bat Jose Maria Arizmendiarrieta pasealeku honetako espaloiak berritzea da. Hona hemen egitasmoaren zenbait irudi:

Olandixoko lehen aldapa:

Ikerlan parean:

Alecopen atzeko zelaian:

Mondragon Korporazio parean:

Mondragon Korporazioaren inguruan:

Ibilgailuan jaisteko aldapan:

Erlazionatutako albisteak:

Amiantodun hodiak kentzen dabiltza Mondragonen egoitza ingurutik

2023ko abuztuaren 23an argitaratutako albistea

Olandixoko sarreran barrera bat jartzeko obrak abian dira

2023ko abuztuaren 23an argitaratutako albistea

Iruzkin 1

  1. Oso ondo. Natur guneak estropeatu aparkaleku gehiago jartzeko. Laboral kutxak ez al dauka gaitasuna bere langileentzat autobusa jartzeko? Ezin al da sustatu garraio jasangarria? Soluzioa da aparkaleku gehiago? Eta zer dio DB2030ek, honekin bat egiten du?
    Ikusten dut testu honen sinatzailea ere badela Arrasateko Udala. Benetan honen alde dago Udala? Horrela norabide okerrean goaz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen