Mantentze-lanek Olandixoko tunela erabat moztuko dute

0
697

Errepide itxiera hiru gauetan egingo da: otsailaren 15, 16 eta 17an.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Instalazio horietako batzuk Olanditxoko tunelaren barruan daude; beraz, beharrezkoa da zirkulazioa etetea.

Kasu honetan aurreikusitako lanak egiteko, GI-2620 errepideko zirkulazioa moztu behar da Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean. Mozketak gauez egingo dira otsailaren 15, 16 eta 17an. Zehazki, zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da otsailaren 15ko 22:00etatik otsailaren 16ko 06:00ak arte, otsailaren 16ko 22:00etatik otsailaren 17ko 06:00ak arte eta otsailaren 17ko 22:00etatik otsailaren 18ko 06:00ak arte.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen