Olandixoko tuneleko lanak GI-2620 errepidean mozketak eragingo ditu

2
1312

Errepide itxierak norabide bakarrekoak izango dira.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Instalazio horietako batzuk Olanditxoko tunelaren barruan daude; beraz, beharrezkoa da zirkulazioa etetea.

Kasu honetan aurreikusitako lanak egiteko, GI-2620 errepideko zirkulazioa moztu behar da Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean. Irailaren 21tik 23ra, 8:00etatik 14:30era Eskoriatzako noranzkoan moztuko da eta irailaren 24an, 8:00tatik 14:30etara Eskoriatzako zein Aramaioko noranzkoetan txandakako mozketak egingo dira.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

2 IRUZKIN

  1. Egunon. Hau adar jotzea da iadanik!! aurreko astean 2 egunez itxita alde batera (abixu gabe).
    Aste hontan gaurtik hasita 4 egunez itxita egongo da norabide batera edo bestera.
    Bi hilabetero zerbait egiten (ez bada sarriago).
    Ez da ulertzen. 11 urte dituen tunel batean halako beharrak izatea mantenimentuan.
    Baina hala bada ere, bada ordua lan hauek beste era batera egin daitezen. Aukerarik erosoena, tuneleko errail bat moztua dagoenez, beste erraila erabiltzea semaforoekin alternatiboki norabide bakoitzera tunela igarotzea erraztuz. (beste aukera batzuk dira asteburuan edo gauez egitea lanok).
    Edonola ere, ez dena onargarria da pisudun garraioa Arrasate pasealekutik edo Loramendi kaletik bideratzea, kutsadura eta arriskua herrira sartuz.

    Nora begira dago udaletxea behingoz Foru Aldundiari kontuak eskatzeko gai hontan? nun dago udaltzaingoa, hirigintza, alkatetza?

    Gaineratu nahi nuke, garraiolariak ez dutela jakiten zein den bide alternatiboa. Ez da egoten ez udaltzainik ez seinalerik bide alternatiboa bideratuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen