Aldundiak iragarri du, beharrezko mantentze-lanetan, tuneleko suteen aurkako prebentzio-sistema guztiak berrikusiko direla. “Aramaioko erreia 09:00etatik 13:00etara itxita egongo da, eta Aretxabaletako erreia 15:30etik 21:00etara”.
Argazkia: Google Maps.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, mantentze-lanak egiten ari dira Arrasateko GI-2620 errepidean. Instalazio horietako batzuk Olandixoko tunelare nbarruan daude, eta mantentze-lanak egin ahal izateko, beharrezkoa da errei bakoitza zenbait egunez trafikoari moztea, kontrako erreia trafikoarentzat irekita mantenduz. Egin beharreko mantentze-lanetan, Olandixoko tuneleko suteen aurkako prebentzio-sistema guztiak berrikusiko dira.
Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-2620 errepideko erreietako bat moztea, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Hain zuzen ere, urriaren 16an Aramaioko erreia itxiko da 09:00etatik 13:00etara eta Aretxabaletako erreia 15:30etik 21:00etara.
Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.