Olandixoko tunelean zirkulazioa etengo da 5 gauez

0
212

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko egokitze lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Lanak egin ahal izateko, tunela erabat itxiko da bost gauetan, igande gautik aurrera, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean.

Mozketak gauez egingo dira otsailaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean. Zehazki, zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da otsailaren 11ko 23:00etatik otsailaren 12ko 05:00ak arte, otsailaren 12ko 23:00etatik otsailaren 13ko 05:00ak arte, otsailaren 13ko 23:00etatik otsailaren 14ko 05:00ak arte, otsailaren 14ko 23:00etatik otsailaren 15eko 05:00ak arte eta otsailaren 15eko 23:00etatik otsailaren 16ko 05:00ak arte.

Egunero, goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

Instalazioen artapen-lanen barne egongo da segurtasun-sistema guztien berrikuspena.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen