Olandixoko tunelean mozketak egingo dira irailaren 12tik 15era

0
338

GI-2620 errepidean mozketak 8:00 eta 18:00 bitartean egingo dira irailaren 12, 13, 14 eta 15ean, tunelaren ahoen gaineko babesa handitzeko.

Beheko testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, egin ohi dituen kontserbazio lanen barruan, Arrasateko Olandixo tunelaren sarrera ahoen gaineko babesa handituko du. Lanak egiteko, GI-2620 errepideko zirkulazioa eten behar da Mugarrieta eta Markuleteko biribilguneen artean.

Irailaren 12, 13, 14 eta 15ean, 8:00 eta 18:00 bitartean, mozketak egingo dira Eskoriatza eta Aramaio noranzkoei txandaka eraginez. Aurrez ezin dira zehazki mozketa horien noranzkoak definitu, lanaren araberakoak izango baitira.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen