Olandixoko tunelaren prebentzio eta mantentze lanak egiteko ez dira trafikoak desbideratuko aurrerantzean

2
696

Mantenu lanak ia kasu guztietan prebentiboak dira, segurtasun protokoloek eskatzen dituztenak.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 500 metrotik gorako tuneletan ezartzen dituen segurtasun irizpideak betetzeko, gutxienez hiru hilean behin, mantentze jardunak burutzen ditu. Mantenu lan horiek, ia kasu gehienetan, prebentiboak dira, segurtasun protokoloek eskatzen dituztenak eta oso noizbehinkakoak dira matxurei aurre hartzeko egin beharrekoak. Arrasateko Olandixo tunelak 820 metroko luzera dauka eta bi norantzatakoa den arren erreil bakarra dauka, eta ondorioz, hainbat segurtasun sistema dauzka zaindu beharrekoak.

Tunelek dituzten elementuen artean daude argiteria, suteen aurkako sistema, aireztagailuak, segurtasun mezuak azaltzeko panelak, koadro elektrikoak, kamerak, megafonia, SOS zutoinak eta irrati sistema, besteak beste. Tunelak eguneko 24 ordutan zaintzen dira, elementu hauek kontrol zentrora igortzen duten seinaleetan oinarrituta. Horrez gain, ingurunean sortzen diren urak eta tunel barruan isuri daitezkeenak batzeko drainatze sistema dago. Elementu guzti hauek behar bezala funtzionatzea nahitaezkoa da tunelaren segurtasuna bermatzeko.  

Zerrendatutako elementu guzti horien mantenua aldizka egiten da. Zenbait jardun hiru hilean behin, besteak sei hilean behin eta urtero egin beharrekoak ere badaude. Beraz, gutxienez 3 hilean behin tunelean mantentze jardunak burutu behar dira. Programatutako mantenu hauek urteko 28 egunetan eragiten dute.

Olandixon aste honetan egindako drainatze sistema garbitzeko lanak  ez ohikoak izan dira eta datozen urteetan egun bakarrean bukatuko dira. Lanak segurtasunez egiteko beharrezkoa da errail bat moztea. Orain arte noranzko bat mozterakoan bestea Arrasatetik desbideratu da. Honek Arrasateko Uribarri hiribidean eta Arrasate pasealekuan trafikoa gehitzen du eta herritarren kexak eragin ditu. Desbideratzen den trafikoa 80 ibilgailu ordukoa da.

Trafiko horiek herrigunera ez desbideratzeko asmoz,  Aldundiak irailak 29 eta 30ean tuneleko bi norabideak tuneletik mantentzeko saiakera egin du, paso alternoa jarriz eta berau seinalista bitartez kontrolatuz.

Guzti honen aurrean Aldundiak aurrera begirako mantenu lanetan 2 noranzkoen trafikoa tuneletik bideratuko du, paso alternoa ezarriaz irailak 29 eta 30ean egindako eran,Arrasateko trafikoan eraginik ez izateko helburuarekin.

 Bestalde, tunelen kontroleko kontratuak berritzen direnean zenbait lan gauez egin beharra ere aurreikusiko da kontratu hauek berriztu ahala.

2 IRUZKIN

  1. tristea da benetan mondraberrin eta beste toki batzuetan kexaka ibili behar izatea gauzak sentzuz egiten hasteko…

  2. bai horixe. eta kexak egin arren udaletxetik erantzun bat ez ematea ere kexak egiten dituenari.
    aspaldi koponduta egon behar zen arazoa zen hau eta errez konpontzekoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen