Olandixoko tunelaren errei bat itxiko da, ohiko mantentze lanak egiteko

0
407

Abuztuaren 12, 13 eta 14an itxiko da Aretxabaletako noranzkoko erreia, eta 17, 18 eta 19an Aramaio noranzkokoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak artapen lanak egin ohi ditu GI-2620 errepideko instalazioetan.
Olandixoko tunelaren kasuan, lan hauek egiteko ezinbestekoa da errei bakoitzeko trafikoa
moztea egun batzuez, irekita uzten delarik kontrako erreia. Errei mozketa hau
Mugarrietako (21+415 kilometro puntua) eta Markuleteko (19+400 kilometro puntua)
biribilguneen artean egingo da. Zehazki, abuztuaren 12an, 13an eta 14an Aretxabaletako
noranzkoko erreia itxiko da, eta 17an, 18an eta 19an, berriz, Aramaioko noranzkoko
erreia.

Mozketak egunez egingo dira, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Gaueko 21:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu eta GI-
2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen
zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen
artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen