Aldundiak azaldu duenez, lanak egiteko “beharrezkoa da zirkulazioa erabat moztea”. Itxiera ostegun gaueko 23:00etatik ostiral goizaldeko 05:00etara izango da.
Argazkia: MB artxiboa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu bezala, ohiko artapen-lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan, Olandixopeko tunelean.
Izan ere, “tunel barruan dauden instalazio horietako batzuk eta artapen-lanak egin ahal izateko beharrezkoa” da “zirkulazioa erabat moztea”.
Mozketa gauez egingo da, azaroaren 11ko (osteguneko) 23:00etatik azaroaren 12ko (ostiraleko) 05:00etara. Hau da, 6 orduko iraupena izango du.
Goizaldeko 05:00etatik aurrera, “obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako”.
Aldundiak gehitu du “instalazioen artapen-lanen barne egongo dela Olandixoko tunelaren aireztatze instalazioa aztertzea”.
Ordezko bide gisa, “GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu”, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.
Broma bat da ez? Hau ze da xahutzen den diru guztia justifikatzeko? Agian ez da ezer egingo baita urte bukaeran urteko gastu dena justifikatzeko?
Klaro baietz ezker abertzaliak ez zauen xahutzen dirua ez.. Bueno egixa da gastau gutxi itxen zauien, ez zauien jarri lora bat bez.
Gastatu gutxi?Mesedez…Udaleko kide izateko asko enteratzen ez zarela ikusten da. Eskerrak hurrengo legealdian ez zaren alkategai izango (zuk nahiko zenukeen arren), zure alderdia ez dabil hain gaizki.
Gauza bat argi dago: zure obsesioa den Ezker Abertzalearen gutxiespen horrekin, zure alderdia ere leku txarrean uzten ari zara. Zergatik?Gobernuan egon ez zareten urte guzti horietan udaleko proiektu eta lan asko eta askori baiezkoa eman diezue. Gehiago esango dizut, proiektu batzuk zuenak izango balira lez jarduten duzue, baina aspalditik datozenak dira, aurreko Gobernuen eta udaleko langileen lanari esker. Harropuzkeria gutxiago, Aldecocea.
eta zer ikusi dauko lehen inddakuak oinguakin? zegatik zabitz pasautakora begira? eta hankasartze bat aitzaki batekin justifikatzen dauenak, argudio gutxi demostratzen dau.
zure obsesiñua ezker abertzaliaz ulertezina da…in zuk ondo inbiharrekua, atzera begiratu barik! hori bai, horretarako gauzak ondo in biher die…