Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2620 errepidean ohiko artapen eta gainbegiratze lanak egitekoak direla adierazi du. Horrenbestez, Markuletetik eta Mugarrietako biribilguneak lotzen dituen Olandixoko tunela itxi egingo dute bost gauez, Abuztuaren 4tik 9ra.
Gaur gauean 23:00etatik, goizaldeko 05:00etara egongo da itxita. Itxita egongo den azkeneko gaua abuztuaren 8ko, 23:00etatik, abuztuaren 9ko 05:00etara. Ondorioz, gidariek herri barrutik zeharkatuta egin beharko dute bi biribilguneen arteko bidea gau horietan.




