Olandixoko tunela itxiko da azaroaren 9ko 22:00etatik azaroaren 10eko 06:00etara

0
210

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundia Olandixoko tunela ixteko sistemak hobetzen ari da, Arrasaten. Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-2620 errepidea erabat etetea Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Itxiera gaueko ordutegian egingo da, azaroaren 9ko 22:00etatik azaroaren 10eko 06:00etara.

Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen