Olandixoko tunela itxiko da artapen-lanak egiteko

1
632

Gipuzkoako foru Aldundia artapen-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Horietako batzuk Olandixoko tunelaren barruan daude eta nahitaezkoa da zirkulazioa zentzu batean moztea.

Aurreikusitako lanak egiteko, GI-2620 errepideko zirkulazioa moztu behar da Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Apirilaren 14ean Eskoriatzako zentzuan itxiko da, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00tarako tarteetan. Apirilaren 15ean, berriz, Aramaioko zentzuan itxiko da errepidea ordu tarte berdinean, hau da, 08:300etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzeagomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen