Olandixoko tunela itxi egingo da ostegun gauean

0
227

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko egokitze lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Instalazio horietako batzuk Olandixo tunelaren barruan daude eta hori dela eta, lan hauek egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa erabat bat moztea.

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Mozketa gauez egingo da, azaroaren 23ko 23:00etatik azaroaren 24ko 05:00etara. Goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako Instalazioen egokitze lanen barne egongo da tuneleko megafonia-sisteman hobekuntza bat ezartzea.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen