Olandixoko tunela irailaren 7an itxiko da Eskoriatzarako noranzkoan

0
243

Mozketa 07:00etatik 17:00etara egingo da, tunelaren drainatze-sistema egokitzeko, eta Eskoriatzara doan erreiari eragingo dio.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, egin ohi dituen kontserbazio-lanen barruan, GI-2620 errepideko drainatzea garbituko du. Arrasateko Olandixoko tunelaren drainatze-sistema egokituko da eta, beraz, trafikoa noranzko batean eten beharko da.

Aurreikusitako lanak egiteko irailaren 7an zirkulazioa etengo da GI-2620 errepidean 7:00etatik 17:00etara, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean, Eskoriatzako norabideari eraginez.

Ibilbide alternatibo gisa, GI-2620 errepidearen ibilbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrieta eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen